Kiroldegian ospatuko dute Bazkide Eguna, domekan

Ubane Madera 2018ko urr. 26a, 11:44

Umeak eta gurasoak mendi taldeak egindako irteeretako batean.

Domekarako iragarrita dagoen eguraldi petralak eraginda, Soraluzeko Mendi Taldeak erabaki du bertan behera lagatzea Bazkide Egunaren bueltan egitekoak ziren mendi irteera (Txurruka-San Andres). Hori horrela, 13:00etan hasita, kiroldegian egin dute hitzordua, domina banaketa eta baba-jana egiteko. 110 lagunek eman du izena.

Domekan du Soraluzeko Mendi Taldeko Haur eta Guraso sailak 2017-2018 ikasturteko azken hitzordua: Bazkide Eguna. Eta aurreikusitako eta antolatutako guztia berrantolatu egin behar izan dute azken orduan, domekarako iragarrita dagoen negu giro gordinarengatik.

55 neska-mutiko

Hori horrela, goizeko mendi buelta egin barik, 13:00etan hasiko dira Bazkide Eguneko ekitaldiak, kiroldegian bertan. Egun horretan ohi dutenez, zortzi mendi egin dituzten haurrek (sei, mendi taldearekin) domina jasoko dute, ekitaldiaren hasieran. 55 neska-mutikori emango diete, hain justu ere, oparitxoa.

Bazkaria eta jolasak

Eta horren ondoren bertan bazkaldu dute guztiek elkarrekin. 110 lagunek eman du domekarako izena. Baba-jana dute menu nagusi, baina horrela nahi duten umeek aukera izango dute makarroiak jateko. Bazkalostean jolasak egingo dituzte bertan, eguna borobiltzeko.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.