Presoen eskubideen aldeko mezua Soraluzetik Donostiara

Ubane Madera 2018ko urr. 21a, 14:08
Manifestaziora joan ziren herrikideetako batzuk, Estaziñoan.

Orain presoak leloa zuen manifestazioan izan ziren atzo, zapatua, 100 soraluzetar pasa. Donostian bat egin eta 37.000 bat herritarrek aldarrikatu zuten, besteak beste, espetxe politika aldatu beharra.

Urruntze politika amaitzea, gaixorik dauden presoak askatzea, zigorrak pilatzea, graduaren progresioa erraztea, eta beste aldarrikatu zituzten atzo, zapatua, Donostian, euskal presoen alde egindako manifestazioan.

«Bizi dugun aldi historiko honetan» euskal presoen egoerak eragiten duen «sufrimenduarekin» amaitzea eskatu zuten, oro har. 

Soraluzeko ordezkaritza ere izan zen Sarek deitutako mobilizazioan. Autobusez zein autoz, goizez zein arratsaldez bertaratu ziren, 100 lagun pasa. Ekimena «ondo, politto» joan zela adierazi dute.