plaentxia.eus

Puntu garrantzitsuak jokoan Sorarendako

  Kirola

Atzera ere partidu garrantzitsua dute aurrez aurre gorengo mailako Sorako futbolariek oraingo asteburuan. Sailkapeneko 13. postuan segitzen du etxeko taldeak, baina 14. dagoen Zestoarekin berdinduta dago puntutan, joan den astean haren kontra galdu eta gero. Partidua zapatuan da, Ezoziko futbol zelaian, 16:30ean.

Puntu garrantzitsuak jokoan Sorarendako
Sorako gorengo mailakoak jokoan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Sailkapenean leku delikatuan dago gorengo mailako Soraluze Futbol Taldea, 16 postutatik 13. lekuan, hain justu ere. Eta gainera, puntu bakarreko aldea dute sailkapenean azkeneko dagoen Lazkaorekin.

Hori horrela, oraindik txapelketako hasierako partiduak izan arren, zapatuko norgehiagoka garrantzitsua da etxekoendako puntuak eskuratu eta sailkapenean atzean ez geratzeko. Aurrez aurre izango dute 11. postuan dagoen Beasain taldea. 16:30ean hasiko da lehia, etxean.

Zapatuan, baina, eguerdian beste futbol saio bat izango da Ezoziko futbol zelaian: Eibar Futbol Taldeko futbol inklusibokoen entrenamendua; hori 13:00etan hasiko da.

Gainontzekoak

Bestalde, Sorako kadeteek, infantilek zein alebin mailako bigarren urtekoek domekan dituzte hitzorduak; lehen biek Elgoibarren jokatuko dituzte partiduak: eguerdian infantilek eta 18:00etan, berriz, kadeteek. Alebinei dagokienez, haiek etxean jokatuko dute Eibarko Urki taldearen kontra, 10:00etan hasita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa