Azaroaren 3an, 16:30ean abiatuko dira Antxintxika kroseko lehen parte-hartzaileak Etxaburueta-Estaziño ingurutik, hand-bike modalitatekoak (gurpildun-aulkiak), hain justu; 16:45ean, berriz, abiatuko dira patinetako lehiakideak eta 17:00etan gainontzeko guztiak, korrika.
Bergararaino
Ohi moduan, bidegorritik egingo dute lasterketa, 10 kilometro izango ditu eta honakoa da ibilbidea: Soraluze-Osintxu (antzinako zubia)-Soraluze lantegiko zubia-Mekolalde-San Lorentzo-Agorrosin-Zubieta-Infernukua-Arrano-Irizar-Ibargari-Zurradero-Palmera-Ibargarai-Barrenkale-San Martin Plaza (helmuga). Anoa puntuak, berriz, 6. kilometroan eta helmugan izango dira.
Asko jota 500 partaiderendako lekua izango da lasterketa horretan eta parte hartzeko derrigorra da 16 urte baino gehiago izatea. Prezioak 16 eta 20 euro artekoak dira. Eta Bergaratik Soraluzera etortzeko autobusa izango da, baina leku mugatuak dituena.
Dortsalei dagokienez, egunean bertan emango dituzte, 11:30etik 13:30era Bergarako plazan edo 14:30etik 16:30era Soraluzen, irteera puntuan.
Sariak Soraluzekoendako
Sariei dagokienez, sailkatutako lehen soraluzetarrek (gizonezkoek zein emakumezkoek) izango dute saria; horiez gainera, sari nagusia izango da: Mikel Crespo saria, modalitate bakoitzean lehen hiru sailkatuak sarituko dituzte, Bergarako lehen emakumezko zein gizonezkoak, berdin beteranoekin, eta lasterketako beteranoa ere sarituko dute. Horrez guztiaz gainera, hainbat opari zozkatuko dituzte.