Zazpi taldek jokatuko dute aurtengo denboraldian Soraluze FTren izenean

Egoitz Unamuno 2018ko urr. 8a, 15:35

2018-2019 denboraldian Ezozin jokatuko duten zazpi taldeak aurkeztu zituen zapatuan Soraluze futbol taldeak. Ekitaldi berean, kluba laga berri duten Raul Luis eta Borja Olaizola omendu zituzten. Bideoa: Fernan Oregi.

Zazpi taldek jokatuko dute aurten Soraluze futbol taldearen izenean: alebin eta benjamin mailetako lau taldek, infantil mailako batek, kadete mailako beste batek eta gorengoen mailakoak. Aurten, ez da jubenilen mailako talderik izango, taldea osatzeko behar den jokalari kopururik batu ez delako. Adin horretako jokalariek inguruko herrietako klubetan jokatuko dute aurtengo denboraldian. Beraz, gaztetxoen mailetan jokalari asko dago, baina adinean gora egin ahala, gero eta zailtasun handiagoa dago taldeak osatzeko.  

Jokalariak aurkeztu ostean, klubak gorengoen mailako taldea laga berri duten Raul Luis eta Borja Olaizola  omendu zituzten, klubean egin duten ibilbidea eskertzeko. Izan ere, bi jokalariok, Luisek eta Olaizolak, hogei denboraldi baino gehiago egin dituzte klubean. 

Azkenik, arratsaldeko 17:00etan jokatu zen Soraluze eta Idiazabalen arteko norgehiagoka. Goierritarrak nagusitu ziren, 2-3ko emaitzarekin, azkenengo minutuan sartutako gol bati esker.    

 

Erlazionatuak

Sorako zazpi taldeak argazkitan

Egoitz Unamuno 2018 urr 08 Soraluze