Sorako beteranoek partidua jokatuko dute domekan

Ubane Madera 2018ko irailaren 25a

Sorako beteranoak maiatzean jokatutako partiduan.

Maiatzean egin zuten modura, oraingo asteburuan Sorako beteranoek partidua jokatuko dute, Ezoziko futbol zelaian, Deportivo Riojanoren kontra, 11:30ean. Soratik 16 bat lagunek jokatuko dute, eta ondoren, lunch-bazkaria egingo dute, futbol zelaiko tabernan.

Sorako gainontzeko taldeei dagokienez, berriz, zapatuan, Sorako kadete mailako jokalariek partidua dute Eibartarrak taldearen kontra, 11:00etan Eibarren, eta gorengo mailakoek, berriz, Zumaian dute hitzordua, 17:45ean, Zumaiakoren kontra.

Taldeen aurkezpena

Horrez aparte, urriaren 6an, zapatua, egingo dute Sora Futbol Taldeko talde guztien aurkezpena, Ezoziko futbol zelaian. 15:30ean aurkeztuko dituzte 2018-2019 denboraldian jokatuko duten taldeak, eta ondoren partidua jokatuko du gorengo mailako taldeak Idiazabalen kontra.

Partidua baino lehen, baina, Sorako bi jokalari omenduko dituzte: Borja Olaizola eta Raul Luis. Biek ala biek plaka bana jasoko dute oroigarri, Soran egin dituzten 20 urteengatik esker-on modura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.