Bihartik domekara 09:00etatik 13:00etara bitartean izango da zabalik kiroldegia; udako ordutegiko azken eguna du-eta bihar.
Goizez zein arratsaldez
Izan ere, irailaren 1etik aurrera, zapatutik, atzera ere neguko ordutegira bueltatu eta astelehenetik barikura bitartean, 08:30etik 21:30era bitarteko zerbitzua eskainiko du kiroldegiak, ohiko salbuespenekin: astelehenetan eta eguaztenetan 07:00etan zabalduko dute, zapatuetan eta domeketan 09:00etatik 13:00etara bitartean eta ostiraletan igerilekua 12:00etatik 15:00etara itxita izango da.
Ikastaroak
Ikastaroei dagokienez, berriz, helduen ikastaroak irailaren 17an hasiko dira, eta umeenak urriaren 1ean. Ikastaroen kasuan ez dago izena emateko eperik, edozein momentuan egin daiteke hori-eta.
Zapatu arratsaldetan
Bestalde, azarotik martxoaren amaierara arte zapatuetan ere zabalik izango dira kirol instalazioak, 16:00etatik 19:00etara.