Spool Team txapeldun!

Ubane Madera 2018ko uzt. 22a, 15:50

Spool taldea. Argazkiak: Iker Aldazabal.

Norgehiagoka zirraragarria jokatu zuten atzo Spool eta Kosto de Marfil taldeek, Futbol 7 Txapelketako finalean. Penaltietara iritsita, Spool Team taldeak sareratu zituen baloi gehiago, eta atzera ere, berarendako izan da txapelketa.

Ikusleak adi-adi zituztela, gogor jardun zuten atzo, Futbol 7 Txapelketan, goizez zein arratsaldez Ezoziko futbol zelaian. Finalerako txartela Kosto de Marfil eta Spool Team  taldeek eskuratu zuten. Eta zaleak asebeteta uzteko moduko partidua eskaini zuten biek ala biek.

Partidua berdindu eta luzapena ere jokatu zuten. Hor ere parra, baina. Eta penaltietan erabaki behar izan zen zein izango zen txapeldun.

4-2

Kasu horretan, lau gol sartuta, Spool Team taldearendako izan zen garaipena, Kosto de Marfilek bi sartu zituen-eta.

Honenbestez, beste urte batez Spool taldea da Futbol 7 Txapelketako txapelduna.

Aurtengo txapelketan 9 taldek hartu dute parte; lehendabiziko fasea liga formatuan jokatu dute, 9 jardunaldi, maiatzaren 12tik uztailaren 14ra bitartean. Ligako lehendabiziko 4 sailkatuek jokatuko dituzte larunbateko finalerdiak eta finala.

Irabazleak 300 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 250 eurokoa.