Akabatuta azaldu da ‘Pinto’

Erredakzioa 2018ko uzt. 19a, 17:09

Arranoa apaizaren etxeko terrazan. Argazkia: Mikel Valero

Gaur goizean, eguena, akabatuta azaldu da ‘Pinto’ arranoa. Udaltzainburuak jakinarazitakoaren arabera, kiroldegiko terrazan aurkitu dute hegaztia akabatuta. Ustea da hegaka bertako kristalen kontra hartu duela kolpea. Argazkia: Mikel Valero.

“Ez zen odolik ikusten eta ez zuen bestelako markarik ere; horregatik uste dugu kolpea hartu duela gaztelekuko kristalen kontra-edo”, adierazi du Gotzon Odriozolak.  

Jabeari abisatu egin diote eta hark eraman du hegaztiaren gorpua. Justu, bi egun eskas dela ezagutarazi genuen ‘Pinto’ arranoa Plaentxia.eus atarian. 

Erlazionatuak

Soraluzen bizi den arranotxoa

Ubane Madera 2018 uzt 17 Gizartea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.