80 bat korrikalari irten da San Andres auzoko helmugatik, nahiz eta izena emanda 90 korrikalarik izan. Horien artean 13 izan dira emakumezkoak. Eta Soraluzekoak, berriz, 15, babakarra emakumezkoa, Cris Jacas.
Beroa eta aldapak
Oro har, gogorra egin zaie lasterketa gehienei, bereziki, lainope hasi arren, bero handia egin duelako amaiera aldean. Eta aldapan gora amaitzen delako berez lasterketaren ibilbidea.
Helmugaratu diren lehen korrikalariek 1:42 denbora egin dute, eta azkenek, berriz, hiru ordu pasatuta zeudela iritsi dira helmugara.
Podiumak eta denborak
Hona hementxe lasterketak utzitako emaitzak:
Gizonezkoetan:
- Juan Rodriguez Medina izan da helmugara iritsi den lehen korrikalaria. 1:42:08 denbora egin du.
- Ander Nafarrate izan da, berriz, bigarrena. 1:43:23 denbora egin du.
- Ander de Luis soraluzetarra izan da hirugarrena: 1:45:56 denbora egin du.
Emakumezkoetan:
- Oihana Kortazar Arantzeta izan da helmugaratu den lehen emakumezkoa. 1:57:45 denbora egin du.
- Mari Cruz Aragon Falces helmugaratu da bigarren. 2:05:05 denbora egin du.
- Aitziber Urkiola izan da hirugarrena. 2:07:21 denbora egin du.
Soraluzekoak:
- Ander de Luis eta Cris Jacas (2:30:58 denbora egin du) igo dira podiumera.
Bestelako sariak
Podiumarekin lotutako sariez aparte, Renegade markako betaurrekoen eta Bide Arin saltokian gastatzeko bonuak zozketatu dituzte parte-hartzaileen artean.