San Andresko jaiak

Pilota txapelketako final handia zapatuan San Andresen

Egoitz Unamuno 2018ko uzt. 5a, 19:03

Iazko finala.

Datorren zapatuan, Asier eta Iñakiren omenezko pelota txapelketaren finala jokatuko dute San Andresko Munua frontoian; Iosu Unanue eta Jurgi Rascon, Jon Gallastegi eta Andoni Callesen aurka.

Aurtengoa pilota txapelketaren 17. edizioa da. Kanporaketak apìrilean hasi ziren eta parte hartu duten hamalau bikoteek hiru kanporaketa gainditu behar izan dituzte. Azkenean, finalera heltzea lortu duten bi bikoteak zapatu arratsaldean lehiatuko dira final handian: Iosu Unanue eta Jurgi Rascon, Jon Gallastegi eta Andoni Callesen aurka. Lau pilotariak dira urte askoan txapelketan jardundakoak, noizbait txapela jantzitakoak ere bai, eta, beraz, maila handiko finala izatea espero da.  

Jaialdia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta, finalaren aurretik 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidua jokatuko dute Asier Fernandezek eta Jokin Arrillagak Argoitz Ariznabarreta eta Gorka Bollarren aurka. 

Pilota bultzatzearekin batera, txapelketak Asier Heriz eta Iñaki Saez oroitu eta euskal presoei ezartzen zaien dispertsio eta urruntze politika salatu nahi du.