Kaleak umeenak izango dira astelehenetik aurrera

Ubane Madera 2018ko uzt. 5a, 16:18

Neska-mutiko talde erraldoia, iazko udalekuetan.

184 neska-mutikok eta haien hezitzaileek astelehenean abiaraziko dituzte aurtengo udaleku irekiak. Bi astez, kaleetan eta plazetan ibiliko dira 4-12 urte bitarteko umek jolasean eta firin-faran. 

Lehen egunerako, udalerriko bi puntutan egin dute hitzordua elkartzeko: HH 1 eta HH2. mailako neska-mutikoak elkartuko dira frontoian, eta LH 3. 4. 5. eta 6. mailetako neska-mutikoak berriz, Plaza Berrian, guztiak ere 10:00etan. Bertan zain izango dituzte hezitzaileak.  

Eraman beharrekoak

Umeek kamiseta zuri bat eraman behar dute, datozen egunotan, besteak beste, berau margotu egingo dute-eta.

Nagusiak, berriz, eguenean lotara joango dira San Andresera. Eta bertan parte hartu nahi dutenek astelehenean eraman beharko dute izen-emate orria beteta.

Bertan zein kanpoan

Soraluzeko Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak eta Kukumixo Aisialdi Taldeak antolatutako udalekuetan ohi dutenez, 10:00etatik 13:00etara jolasak, tailerrak, irteerak eta bestelakoak egingo dituzte, Soraluzen bertan gehienak, Soraluze Haurren Hiria bilakatuta; eta egitaraua osatzeko, kanpora ere joango dira.

Hain justu, lehen asteko irteerei dagokienez, besteak beste, igerilekuetara egun pasa joango dira. Eta baita Aulestira (Bizkaia) ere. Han ere bainu-lekua dute, errekan, belardi handia bertan inguruan jolasgunea, ziburuak, futbolean jolasteko aukera...  

 

Erlazionatuak

Soraluzeko Udaleku Irekiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2018 uzt 05 Udala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.