Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, aurtengoan ere jolasgune erraldoi bihurtuko da Soraluze hamabost egunez, Kukumixo Aisitaldeak eta Udaleko Haurren eta Gazteen Batzordeak antolatzen duten Udaleku Irekiak programari esker.
NOIZ
Udalekuak uztailaren 9tik 20ra burutuko dira aurten, astelehenetik ostiralera.
NORENTZAT
Udalekuetan 4 eta 12 urte arteko neska-mutilek hartuko dute parte, biak barne.
HEZITZAILEAK
Haurrak 17 hezitzaileren ardurapean arituko dira, 10/12 pertsonako taldetan banatuta.
HELBURUAK
Ondorengoak dira Udalekuek dituzten helbururik nagusienak:
- Haurrei euskaraz aritzeko eta euskaraz ondo pasatzeko espazioa ahalbideratu.
- Haurren parte-hartzea sustatu.
- Haurren arteko harremanak sendotu
- Kalea jolaserako toki moduan berreskuratu.
ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera: 10:00-13:00.
Ostiralak: 10:00-17:00.
Talde bakoitzak gau bat etxetik kanpora pasatzeko aukera izango du.
- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa (LH1/LH2): Uztailak 16, astelehena. (Ikastetxean)
- Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloak: Uztailak 12, osteguna. (Urkia Zelai)
GURASOENTZAKO OHARRAK
Hemen kontsulta daitezke antolatzaileek gurasoentzako prestatu dituzten oharrak:
- Argibideak HH eta LHko 1. zikloa.
- Lotarako plana HH eta LHko 1. zikloa.
- Lotarako izen-emate orria HH eta LHko 1. zikloa.
- Argibideak LHko 2. eta 3. zikloak.
- Lotarako plana LHko 2. eta 3. zikloak.
- Lotarako izen-emate orria LHko 2. eta 3. zikloak.