Horrela jakinarazi zuten denboraldi amaieran egindako afarian. Gazte talderik ez egoteko arrazoia da ez dagoela nahikoa jokalari. Baina atzetik badute harrobia. Ze Futbol Ekolan talde bat gehiago izango da. Guztira, bada, bost taldek jardungo du txikienekin osatuta.
Horrez aparte, entrenatzaile aldaketa izango dela ere iragarri zuten zapatuko afarian: Ivan Rodriguezek hartuko du Ruben Leonardoren lekua.
Berritasunak partekatzeaz aparte, denboraldi amaierako afaria baliatu zuten Sorako taldekideek hainbat jokalari saritzeko. Esaterako, gorengo mailan, goleatzaile onenari, Jon Agirregomezkorta Txato-ri eman zioten saria; jokalari erregularrena, berriz, Xabi Oregi izendatu zuten.
Eta gazte mailari dagokionez, berriz, Ivan Oribe izan zen goleatzailerik onena, eta jokalaririk erregularrena Ibai Tajuelo.