Plaza Berriko murala margotzeko gonbita

Ubane Madera 2018ko eka. 27a, 08:50
Plaza Berriko pareta, zurituta.

Euskal presoen aldeko hileroko elkarretaratzea deitu du Sare Mugimendu Herritarrak barikurako. Oraingo hau, baina, berezia izango da: elkarretaratzeaz aparte, Plaza Berriko murala margotuko dute eta ondoren mokadutxoa egingo dute. 18:30ean da hitzordua.

Zurituta eta marrazkiaren bozetoa eginda dagoela, gertu lagako dute Plaza Berriko pareta, barikuan margotzeko. Orain presoak dioen leloa oinarri duen marrazkia egingo dute, Sare Mugimendu Herritarrak deituta. Eta parte hartu nahi duten herritar guztiak daude ekimenera gonbidatuta.

Egitaraua honakoa da: 18:30ean murala margotu, 19:30ean elkarretaratzea egin eta ondoren, mokadutxoa.