"Konpromisoa hartzen dut, beste lau urterako, soraluzetarren eta herriaren alde lan egiteko"

Ubane Madera 2018ko eka. 20a, 09:39

Iker Aldazabal alkatetzan.

Soraluzeko Uri Buru Batzarrak Iker Aldazabal, gaur egun  Soraluzeko alkate dena aukeratu du datorren urteko Udal hauteskundeetan EAJ-PNV alderdiko zerrendaburu izan dadin; 2019-2022ko legealdiko alkategaia izango da Aldazabal, beraz.

Zapatuan aurkeztu zituen EAJ-PNV alderdiak datorren urtean egingo diren Udal eta Foru hauteskundeetarako hainbat hautagai. Tartean, Markel Olano, gaur egun diputatu nagusia dena aurkeztu zuten berriro ere Gipuzkoako diputatu nagusi izateko, eta harekin batera, Gipuzkoako 24 udalerritako beste horrenbeste hautagai aurkeztu zituzten.  

Bada 24 udalerrietarako aurkeztutako alkategaien artean da Iker Aldazabal, 2015az geroztik, Soraluzeko alkate dena, PSE-EEren babesari esker.

"Proiektuak garatzeko denbora"

Gustura hartu du Iker Aldazabalek izendapena: “Behin alkate izanda, ahal bada, tokatzen da jarraipena ematea hasitako lanei. Lau urte bizkor pasatzen dira, eta normalean denbora gehiago behar izaten da martxan dauden edo garatu gabe dauden proiektuak garatzeko. Konpromisoa hartzen dut, neure aldetik, beste lau urterako soraluzetarren eta herriaren alde lan egiteko”.    

41 urte ditu Iker Aldazabalek, eta politikan diharduen 4. legealdia du oraingo hau. Hain justu ere, gazte, 26 urte zituela hasi zen politikagintzan, 2003an, zinegotzi modura hasi ere. 2019-2022. legealdia bosgarrena izango du, hortaz, politikari eskainitakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.