“Herri bat garelako eta erabakitzeko eskubidea dugulako”

Ubane Madera 2018ko eka. 10a, 13:50

Gasteiz-Bilbo-Donostia bitarteko 67. kilometrotik 68. kilometrora arteko giza katea soraluzetarren erabakitzeko eskubide nahiak bete du. Gure Esku Dago-ren zapia aldean hartuta, eskuak elkarri emanda etorkizuna aldarrikatu dute Euskal Herriarendako, Saturixotik Elgoibar sarrerarainoko errepide pusketa okupatuta.  

480 bat soraluzetarrek parte hartu du eguerdiko giza katean. Goiztiarrenak oinez joan dira, Artzabalagatik aurrera eginda. 10:00etan abiatu dira, berriz, autobusak Estaziñotik. Hiru autobusek birritan egin dute bidaia geltokian zeuden herritar guztiak giza kateraino eramateko. 

Buelta, berriz, sakabanatuagoa izan da. Batzuk Soraluzera eta beste batzuk Eibarrera. Azken horiek, bertan segituko duen ospakizunarekin bat egiteko asmoarekin bertaratu dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.