Soraluzekoak Soraluzekoen kontra, gaur 22:00etan

Erredakzioa 2018ko eka. 8a, 14:54

Aitor Atxotegi pilotan.

Gaur, barikua, 22:00etan Debarroko Pilota Txapelketako finalerdia jokatuko da Soraluzen. Izan ere, lehian ibiliko diren bi bikoteak etxekoak dira: Santamaria eta Balerdi, Atxotegiren eta Bolinagaren kontra. Bueltako partidua da.

Hasiera batean, gaurko finalerdira abantailarekin ailegatu dira Atxotegi eta Bolinaga, joanekoan 22-16 irabazi zuten-eta; «baina dena erabakitzeko dago», azpimarratu du Aitor Atxotegik.

Soraluzeko ordezkaritza

22:00etan da pilota partidurako hitzordua, Arane kiroldegiko pilotalekuan. Eta irabazten duen bikoteak finalerako txartela eskuratuko du. Beraz, esan litekeena da Debarroko Pilota Txapelketako finalean seguru izango dela Soraluzeko ordezkaritza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.