Gogoan izan bihar, zapatua, 13:00ak arte izango dela aukera giza katerako saretzeko. Mahaiak ipiniko dituzte kalean horretarako gaur arratsaldean, eta bihar 11:30etik 13:00etara.
Orokorrean, 84.000 lagun daude giza katerako izena emanda. Horietatik 436 dira soraluzetarrak gaur gaurkoz, bariku iluntzekoak eta zapatu goizekoak kontuan hartu barik. Giza katearen 67. kilometroa osatuko dute soraluzetarrek.
Elkartasun kilometroak
Guztira, 201,9 kilometro izango ditu Bilbo-Donostia eta Gasteiz lotuko dituen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kateak.
Eta horietako hainbat kilometro “elkartasunezkoak” izango dira. Esaterako: 122. kilometroa Kataluinarekiko elkartasun kilometroa izango da eta 193. kilometroa Altsasuko gazteekikoa.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!