Denboraldiko lasterketa garrantzitsuena zuen aurrez aurre Jokin Muñoz korrikalari soraluzetarrak zapatuan, eta emaitza bikaina erdietsi zuen: laugarren helmugaratu zen.
Alde txikia
Maila handiko korrikalariak izan zituen, gainera, lehiakide; besteak beste, lasterketako antolakuntzak bi kenyar korrikalari gonbidatu zituelako eta haietako batek (Elicky Kipchoge Masek) ondu zuen zirkuituko errekorra.
Edozein modutan, 2:18:39-ko denbora egin zuen helmugaratu zen lehenak, 2:31:04, bigarrenak; eta Jokin Muñozek 2:34:19-ko denbora. Bigarrenarekiko, hiru minutu eskasera iritsi zen, bada.
Kontuak kontu, laugarren postu horrekin, “pozik” amaitu du denboraldia Mendarotik Soraluzera etorritako korrikalariak; “orain familiarekin eta lagunekin ospatu eta disfrutatzea tokatzen da”, dio.