21 talderen arteko txapelketa jokatu dute Haron asteburuan: Torneo Naranja, hainbat mailatan banatuta. Eta bertan lehiatu dira Sorako benjamin mailako bigarren urteko taldekideak, egun osoko txapelketan, zapatuan.
Goizeko bi partiduak irabazi ondoren, arratsaldean jokatu zuten finalerdia herenegun, baita irabazi ere. Eta haren ondoren jokatu zuten finala zaila izan zen, Haroko bertako taldea izan zuten-eta aurrez aurre, Jarrero taldea.
Penaltietara
Bina berdindu zuten Sorak eta Jarrerok, eta penaltiei esker gailendu ziren Sorakoak. Partidu polita jokatu zuten, bada, ikusleak (gurasoak, bereziki) “oso-oso urduri” zeudela. Eta azkenean, urduritasunak poz bilakatu ziren.