Eguraldiak baldintzatu zuen Kirol Eguna

Ubane Madera 2018ko mai. 29a, 10:48

Zapatua goibel, euritsu eta fresko esnatzeak hainbat aldaketa eragin zituen Kirol Egunean. Esaterako, Erregetxeko eta Plaza Zaharreko jarduerak kiroldegira lekualdatu zituzten. Eguerdi partean izan ziren ostarteek, berriz, zunba egitera eta piraguekin ibaian ibiltzera herritar nahikotxo erakarri zituzten. Raketisten partiduan, ostera, 25-30 bat lagun besterik ez zen egon. (Argazkiak: Fernan Oregi).

Raketisten partiduan, edozelan ere, tanto ikusgarriak egin zituzten, bizkorrak, eta partidua 20na berdindu ondoren, berdinketa hausteko beste 10 tantotako partidua egin zuten. Horrez aparte, bertaratutakoek aukera izan zuten raketak probatzeko.