Goiz osoko urduritasunak lehertu ziren umeen lasterketetan

Ubane Madera 2018ko mai. 21a, 11:18

Adinaren arabera, nagusienetatik hasi eta txikietaraino, 150 bat neska-mutikok parte hartu zuen atzo Soraluzeko I. Herri Krosean. Haiek bai arin parte hartu! Helmugatik abiatu eta zein baino zein bizkorrago jardun zuten guztiek ere.

Umeen lasterketen txanda iritsi zenerako, Zubi Nagusia herritarrez beteta zegoen. Etxeko txikienak, berriz, kabidu ezinda ordurako. Nagusiak korrika ikusi eta gero, euren txanda noiz iritsiko irrikan. Eta korrika ere horrelaxe egin zuten, zein baino zein arinago.

Neska-mutil mordoa 

Ume mordoak parte hartu zuen, gainera, lasterketetan. Gutxienak izan ziren nagusienak, 2004-2005ean jaiotakoak. Talde polit askoa osatu zuten, berriz, txikienek, 2014-2015ean jaiotakoek, hain zuzen horrexegatik, txikienak izatearren arreta handia ematen zuen horrela korrika egiten ikusteak.  

Hain justu ere, 34 neska-mutiko izan ziren 2014-2015ean jaiotakoak; 37, berriz, 2010-2011n jaiotakoak; 22 neska-mutiko 2012-2013an jaiotakoak; 28 ume, 2008-2009an jaiotakoak; 15 neska-mutiko 2006-2007an jaiotakoak eta bukatzeko, izan ziren 9 ume, 2004-2005ean jaiotakoak.  

Podiumak

Podiuma honakoek eskuratu zuten, halakoetan ohi diren garaikurrak eskuratuta:

Alebin mailan:

1- Pello Arantzeta (Soraluze)

2- E-said Walid (Soraluze) 

Neskak:

1- Añes Ruiz (Zestoa)

2- Naroa Zubiaurre (Soraluze) 

Benjamin mailan: 

1- Julen Badiola (Bergara)

2- Unax Rodriguez (Soraluze)

3- Rayan Boufel (Soraluze) 

Neskak: 

1- Nerea Garate (Elgoibar)

2- Maddi Barrutia (Elgeta)

3- Amuitz Perez (Soraluze) 

Gainontzekoak

Gainontzeko umeei, berriz, egunotan emango dizkiete atzoko lasterketan eurei ateratako argazki bana opari. Eskolaren bitartez banatuko dituzte argazkiak.