Lasterketa mistoan soraluzetar ugari

Ubane Madera 2018ko mai. 21a, 10:51

Podium bakoa izan zen lasterketa mistoa, parte-hartzea eta parekidetasuna bultzatzea zelako ekimenaren oinarri. 23 lagunek parte hartu zuen lasterketa horretan, horien artean bost izan ziren bikoteak, eta asko soraluzetarrak. Lasterketa nagusian korrika egin zuten hainbatek errepikatu zuten gero mistoan. Bukaeran, hainbat babesleren opariak zozkatu zituzten partaideen artean. 

12 mutilek eta 11 neskak parte hartu zuen lasterketa mistoan, bakarka zein bikoteka. Eta korrikalarien artean izan ziren Leire Rodriguez, Alejandro Rodriguezen alaba nagusia eta haren senarra; Mari Rascon, Alejandro Rodriguezen alarguna eta haren ahizpa, Bittori Rascon. 

Herritar mordoa 

Eta jakina, baita bestelako soraluzetar ugari ere: Aitor Atxotegi, Ainhoa Velazquez, David Rascon, David Borinaga, Amaia Ariznabarreta, Ainara Muga, Joseba Gartzia, Ximun Larrañaga, Ander de Luis, Ainhoa de Castro… Horietako batzuek, gainera, lehenago lasterketa nagusian ere parte hartu zuten. 

Lasterketa nagusiaren distantzia erdia egin behar izan zuten lasterketa mistoan. Bakoitzak bere erritmora egin ere. Bigarren lasterketa horretan, baina, nabariagoa zen eguzkiaren berotasuna, 11:30ean abiatu ziren-eta. “Iturrietan geratu behar izan dut ura edatera”, adierazi zuen, besteak beste, Ainhoa De Castrok lasterketa amaieran. 

Oparien zozketa 

Bukatu ondoren, podiuma barik hainbat opariren zozketa egin zuten antolatzaileek: Renegade markak emandako betaurrekoak, Txurrukan jatordu berezia bi lagunendako, eta Egotzak emandako gaztak, besteak beste