Garrantzitsuak dira gaurko partidu bi horiek, ligaxka amaitzeko gaurkoa eta beste bat besterik ez delako falta. Ligaxka amaitu eta gero, lehen sailkatuak laugarrenaren kontra jokatuko du finalerdia, joan-etorriko partiduetan. Eta berdin egingo dute bigarren sailkatuak hirugarrenaren kontra.
Soraluzeko ordezkaritza
Eta jakina, Soraluzeko pilotariek bertan jardungo dute, ezustekorik ezean. Izan ere, Bikote batekin zein bestearekin, orain arteko partidu guztiak irabazita, Aitor Atxotegi lehenengo doa Debarroko Pilota Txapelketan.