Alejandro Rodriguez Memorialerako gogotsu eta indartsu

Ubane Madera 2018ko mai. 14a, 17:29
Ander de Luis podiumean, Iratin.

«Oosoo gogorra, lokatz piloa, izotza, elurra egiten zuen tontorrean , demaseko haizea… hiru aldiz gurutzatu genuen erreka, urez gainezka… Baina oso-oso polita. Irati da zoragarria». Halaxe deskribatu du Ander de Luis korrikalariak irabazi duen azken lasterketan bizitakoa.

Izan ere, horrelako lasterketa gogorra izanda ere, kikildu beharrean indartu eta bigarrenarekiko 8 segundoko aldearekin helmugaratu zen Ander de Luis asteburuan, Irati Trail izeneko lasterketan. «Asko erretiratu egin ziren, antolakuntzatik esan zuten lagun gehien erretiratu den lasterketa izan zela», gaineratu du hark.

Soraluzen

Nafarroan irabazi ondoren, zela ez, etxera, Soraluzera begira dago ja Ander de Luis. «Ia zela egiten dudan, asfaltoa oso desberdina da. Edozeinek irabaz dezake. Nik nahi dut jende ona etortze. Erraz irabaziko didate, baina Soraluzen maila ona egotea nahiko nuke. Izan ere gogoa daukat Soraluzen lasterketa giroa egoteko. Lasterketa mordora joaten naiz eta egundoko giroa egoten da eta Soraluzen ere hori nahi dut», esan du De Luisek.

Jakinarazi du domekan bi lasterketa egingo dituela: Neska-lagunarekin egingo dut bikoteetakoa. Eta gero nagusiena».