Izan ere, Elena Beristainek berak, Mesedeetako egoitzako zuzendariak animatu zituen bertako langileak joan den domekako lasterketan parte hartzen. Eta animatu ere horrela animatu ziren zuzendariarekin batera, egoitzako psikologoa, medikuetako bat, erizainetako bat, garbitzaileetako bat eta gizarte laguntzaile batzuk.
615 enpresa
“Ondo” ibili zirela kontatu dute, hainbati ibilbidea “luze” samarra egin bazitzaien ere. 229. postuan sailkatu ziren Soraluzeko egoitzakoak, enpresa mistoen mailan. Izan ere, 615 enpresak parte hartu zuen XI. Enpresen Lasterketan.