Egoera larrian sartuta jokatuko du Sorak Zestoaren kontra

Ubane Madera 2018ko api. 27a, 16:12

Sorako gorengo mailako taldea.

Bihar, zapatua, dauka Sorako gorengo mailako taldeak oraingo jardunaldiko partidua: 16:00etan Zestoan, bertakoen kontra. Garrantzitsua da hitzordua, txapelketa bukatzeko hiru partiduren faltan, jaitsieratik lau puntutara besterik ez daude-eta etxekoak. Punturik lortu ezean, datorren astean Ezozin Beasainen kontrako duten partidua “hil ala bizikoa” izango da.

Horrela gertatuz gero, “deialdi berezi bat” egin beharko luketela aditzera eman dute Soraluze Futbol Taldetik, “jendea Ezozira joateko”.

Aukera galduta 

Bestalde, Sorako Infantil mailako taldea ere ez dabil oso zorioneko. Euskalduna taldearen kontra galdu eta gero, Txapeldunen Ligan garaipena eskuratzeko aukera guztiak galdu dituztela esplikatu dute Soratik. 

Elgoibar aurkari 

Gainontzeko taldeei dagokienez, berriz, kadete mailako taldeak bihar du hitzordua, Elgoibarren hangoen kontra, 12:00etan.  

Eta jubenilek itxiko dute asteburuko jardunaldia, domekan; kasu horretan elgoibartarrak etorriko dira Soraluzera, 17:00etan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.