Lehen gradua gainditzeko eskaera

Ubane Madera 2018ko api. 22a, 12:52

Soraluzetik autobusean joanda, edo bestela bertaratuta euskal presoen eskubideen aldarria partekatu zuten hainbat herrikidek atzo, zapatua, Bilbon. Eloy Uriarte izan zen, adibidez pankarta eraman zuten preso ohien eta errefuxiatu ohien arteko bat. Gatazkaren konponbide politikoa eta halaber, presoen izaera politikoa aldarrikatu zuten, besteak beste.

17:45ean Lan Casillan hasi eta 19:30ak inguruan Bilboko udaletxe aurrean bukatu zen euskal presoen aldeko atzoko manifestazioa. 10.000 lagun pasak, soraluzetarrek tarteko, aldarrikatu zituzten preso dauden euskal herritarren eskubideak, Presoak kalera, bada garaia zioen pankartak lagunduta. 

"Konponbide politikoa"

Batik bat euskal presoei aplikatzen dieten lehen graduarekin amaitu eta legedia arrunta aplika diezaietela eskatu zuten manifestazioan: "Gainditu egin beharra daukagu, eta hori lortzeko mobilizatu beharra daukagu, gaur Bilbon egin dugun bezala; ez delako eskaera administratibo soil bat bakarrik, eskaera politikoa ere bada", aditzera eman zuten.

Ildo beretik, euskal presoen izaera politikoa ere aldarrikatu zuten manifestazioan, "…preso politikoak dira. Politikoa da haien borroka; beraz, euskal gatazkaren konponbideak ere politikoa izan behar du", aldarrikatu zuten. Eusko Gudariak abestuz bukatu zuten protesta ekitaldia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.