10,5 kilometroko ibilbidetik hasi eta 300 metroko ibilbiderainoko lasterketak antolatu ditu Soraluze, Mugituz! ekimenak maiatzaren 20rako, zapatua. Alejandro Rodriguez Memoriala I. Herri Krosa izenarekin estreinatuko da, eta adinaren arabera egiteko sei lasterketa antolatu dituzte.
2014koak gazteenak
Hori horrela, 2014an jaiotako neska-mutikoak izango dira parte hartzen gazteenak, 300 metroko lasterketa eginez; eta 17 urtetik gorakoendako 10,5 kilometroko ibilbidea duen lasterketa egiteko aukera izango da.
Izen-ematea
Hain justu ere, honakoak dira sei lasterketak:
- 10:00etan, 10,5 kilometroko ibilbidea. (17 urtetik gora).
- 11:30ean, 2003tik aurrerakoak: 5,6 kilometroko ibilbidea (ez lehiakorra).
- 12:30ean: Infantilak: 2004-05, 1.350 metro; alebinak: 2006-07, 700 metro; benjaminak: 2008-09, 700 metro eta pre-benjaminak: 2010-14: 300 metro.
Izen-ematea zabalik dago, honako bideak erabilita:
- www.kirolprobak.com (5 euro da bakarkakoa eta 8 euro bikote-mistoena). Lehen bi lasterketetarako.
- Soraluzeko kiroldegian: 1 euro, gazteenendako.
- 943 75 24 66 /soraluzemugituz@gmail.com