Atxotegik eta Iruretak 20:00etan partidua dute, Soraluzen

Ubane Madera 2018ko api. 17a, 14:54

Aitor Atxotegi eta Iñigo Irureta.

Gaur, martitzena, Debarroko Pilota Txapelketaren barruan 20:00etan partidua jokatuko dute Aitor Atxotegik eta Iñigo Iruretak Bergarako Muruaren eta Iñarraren kontra. Bihar, berriz, Santamaria eta Kortabarria soraluzetarrek Bergaran dute hitzordua.

Hain justu, azken bi horiek 19:30ean jokatuko dute partidua bihar, eguaztena, Bergarako Muguruza eta Oterminen kontra. 

Ekainera arte

Joan den astean hasi eta ekainaren erdialdera arte iraungo du Debarroko Pilota Txapelketak. Afizionatu mailan dagoen txapelketarik antzinakoena da berau, aurten 71. edizioa izango du-eta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.