Laster gertu izango da txakurrendako parkea

Ubane Madera 2018ko api. 17a, 18:00

Hasi dira txakurrendako jostailuak ipintzen.

Hasi dira txakurrendako parkea egokitzen. Udal langileak inguruko belarrak-eta garbitzen ibili dira, bihar, eguaztena, arotza etorriko delako parkeko perimetroa hesiarekin babestu eta bestelako babes neurriak ipintzera.

Txakurrak jolasean ibiltzeko materiala ere gertu dago, ingurua egokitutakoan bertan ipintzeko.

Beraz, dena ondo bidean, egunotan bukatuko dituzte lanak eta Soraluzek txakurrendako lehen parkea izango du, Atxuriko parkeko goiko zatian.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.