Soraluzetarrek ere eskatu zuten justizia Altsasuko gazteendako

Erredakzioa 2018ko api. 15a, 12:10
Jende uholdea atzo, Iruñean. Argazkiak: Larraitz Lacuesta eta Imanol Beloki.

Iruñeako manifestazioan bat egin zuten milaka herritarren artean soraluzetarrak ere izan ziren, Altsasuko zortzi gazteendako «justizia» eskatzen, eta aldarrikatzen Altsasuko jaietan taberna batean goizaldean gertatutako borroka ez zela terrorismoa izan.

Iruñeako kaleak «hartu» zituzten 50.000 lagunekin batera -antolatzaileen arabera- izan ziren Soraluzetik bertaratu zirenak. Manifestioa gidatzen zuen pankartarekin bat eginez «justizia» eskatu, Altsasuko tabernako borroka ez zela terrorismoa izan eta «Altsasukoak aske» oihukatu zuten.

Azkenaldian Iruñean egin den manifestaziorik handiena izan zen eta gazteen gurasoek hunkituta helarazi zuten esker ona. 

Bihar, astelehena, hasiko da 8 gazteen kontrako epaiketa. 50 eta 62 urte bitarteki kartzela zigorrak eskatu dituzte haiendako, terrorismoa egotzita.