plaentxia.eus

Antzuolaren kontra jokatuko du Sorak gaur, zapatua

  Kirola

Aste Santuko etenaren ondoren, Soraluze Futbol Taldeak hitzorduz betetako asteburua dauka, gaurtik hasita. Hain justu, 17:00etan jokatuko du partidua gorengo mailako taldeak Ezoziko futbol zelaian, Antzuolaren kontra.

Antzuolaren kontra jokatuko du Sorak gaur, zapatua
Sorako infantil mailako taldea. Argazkia: Sora | Ikusi handiago | Argazki originala

Gorengo mailako taldeaz aparte, kadete mailakoak ere gaur du norgehiagoka, kasu honetan Bergaran, bertako taldearen kontra, 15:30ean.

U

Gainontzeko mailetako taldeek, berriz, bihar jokatuko dute; hain justu, 11:00etan Urola izango dute aurkari Sorako alebinek (2. mailakoek); eta lehen mailako alebinek, berriz, Arrasate dute aurkari, 12:00etan. Eta ordu berean, baina Mutrikun, benjaminek jardungo dute lehian.

Arratsaldeko hitzorduei dagokienez, infantilek Amaika taldearen kontra jokatuko dute eta jubenilek Urolaren kontra. Bi kasuetan, 17:00etan dira partiduak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa