Martxoaren 27ko jardunean dagoeneko sailkapeneko lehen postuan kokatu zen Denis Soriano. Eta sendo eutsi zion lehen postu horri; izan ere, bigarren jardunean, oraingo zapatuan jokatutakoan, txandetako batean zero egin arren, txapelketa irabaztea lortu du Soriano aramaioarrak.
Horren arrazoia da berak moduan beste lehiakide askok jardunaldi nekeza izan zutela apirilaren 7koa: erreka ur handiarekin eta garbi ez; horren eraginez, egunak aurrera egin ahala, amuarrainak lokartu eragin ziren eta goizeko eta arratsaldeko lehen txandetan jardun zutenek ikusi zuten bakarrik arrainak mugitu egiten zirela.
Espainiako txapelketara
Gauzak horrela, txapeldunak azken txanda horretan zero amuarrain arrantzatu arren, haren lehiakideek ere ez zuten zortea aldeko izan eta Denbis Sorianorendako izan zen lehen postua, 27,5 posturekin. Bigarren egin zuen Ramon Garciak, 29 posturekin, hirugarren Ramon Gonzalezek, 29,5 posturekin eta laugarren Erik de Bustosek, 30 posturekin.
Hain justu, lau horiek izango dira Espainiako Lance txapelketara sailkatu direnak. 2019an jokatuko dute Espainiako txapelketa.