Enkarterrietako lasterketan, bigarren

Ubane Madera 2018ko api. 9a, 09:36

Ander de Luis podiumean, bigarren.

Ordubeteko denbora eginez, eta azken hilabeteotan erakutsi duen sasoi beteari eutsita, bigarren helmugaratu zen Ander de Luis soraluzetarra zapatuan, Enkarterrietan (Bizkaian) egindako 11 kilometroko lasterketan. Beste soraluzetar batek ere parte hartu zuen lehian, Ximun Larrañagak; hura 14. helmugaratu zen.

11 kilometro eta 750 metroko desnibela. Ezaugarri horiek zituen lasterketan lehiatu zen zapatuan Ander de Luis soraluzetarra, Bizkaian lehiatu ere. Hain justu, Enkarterri Extreme Trails izeneko ekimenaren baitan, trail motza egin zuen, 11 kilometrokoa. 

Apenas bi segundoko aldea

43 lehiakideren artean De Luisek  egin zuen, bada, bigarren denborarik onena: 01:00:24, lehenengoak baino apenas 2,10 segundo gehiago eginda, eta hirugarrenari bost segundoko aldea aterata. 

Eta sailkapenean apurtxo bat atzerago beste soraluzetar bat ere izan zen: Ximun Larrañaga. Hark 14. postua eskuratu zuen 01:25:50eko denbora eginda. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.