Hori horrela, urriaren 27ra arte (berau barne) zapatuetan 09:00etatik 13:00etara zabalduko dute igerilekua, eta jakina kiroldegia ere. Eta berdin izango da domeketan. Baina hori horrela da urte guztian zehar.
Gainontzekoak berdin
Gainontzeko egunei dagokienez, berriz, igerilekua 08:30ean zabaldu eta 20:30ean ixten dute; astelehenetan eta eguaztenetan izan ezik. Bi egun horietan 07:00etarako zabaltzen dute. Eta barikuetan, berriz, 12:00etatik 15:00etara itxita izaten da berau.