Euripean baina gustura, Beizama inguruan

Ubane Madera 2018ko mar. 27a, 20:00

Mendi irteera egin zutenak mendi puntan.

Eguraldi kaskarra “lagun”, domekan Beizama-Urraki-Illaun mendi buelta egin zuten 30 bat soraluzetarrek mendi taldearen eskutik. 821 metroko mendia igo zuten, eta Beizaman bazkaldu ondoren bueltatu ziren Soraluzera.

10:00ak bueltan ailegatu ziren Gipuzkoako bihotz inguruan kokatuta dagoen Beizama udalerrira; handiak abiatu ziren mendia egitera, 821 metrokoa, eta 14:00ak aldera mendiaren puntan zeudela adierazten zuen gurutzera ailegatu ziren.

Bidea lokaztuta

Eguraldi kaskarra izan zuten bidean, “hala ere, espero baino hobea, iragarrita zegoena kontuan hartuta”, adierazi du Oiher Arantzetak, mendi taldeko kideetako batek. Horren ondorioz, bidea lokaztuta izan zuten, baina ez zen mendi zaila izan eta laster ziren gurutzean. 

Txotxongilo ikuskizunera

Handik jaitsi eta Beizaman bazkaldu zuten, kontzejupean, euritatik babestuta. 15:30ean edo bukatu zuten eta Soraluzera bueltatu ziren, bestetan baino goizago, neska-mutikoak joan ahal zitezen Domekak Aterpian ekimenaren txotxongilo ikuskizunera.

Apirilaren 8an dute hurrengo irteera. Orexa-Ulizar ingurura joango dira orduan, Tolosaldera. 868 metro garai den mendia igoko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.