Sabin Mendizabal gogoan izan dute atxilotu zutenetik hiru urte bete direnean

Ubane Madera 2018ko mar. 25a, 17:10
Sabin Mendizabalen askatasuna eskatu zuten, elkarretaratzea baliatuta, pankarta bitartez.

Sabin Mendizabal atxilotu zutela hiru urte betetzen ziren egunean, haren lagun taldeak elkarretaratzea egin zuen barikuan. Urtetebetetze eguna ere garaitsu horretan denez, argazkia ere atera zuten, berari bidaltzeko. Ondoren, hileko azken barikuaren baitan egin zuten elkarretaratzean ere preso soraluzetarra izan zuten gogoan, besteak beste.

Hain justu, Sarek gogora ekarri zuen Sabin Mendizabal soraluzetarra Valladoliden dagoela preso orain dela hiru urte, etxetik 300 kilometrora eta urtebete eta erdi geratzen zaiola ezarritako zigorra osorik betetzeko.,

Era berean, azken barikuko elkarretaratzean Xabier Rey Antxo presoa ere izan zuten gogoan, salatuz heriotzaraino eraman zutela espetxe politikaren arabera ezarrita zituen “salbuespenezko neurriek”.