Gaur, 17:15ean sartuko gara udaberrian, ekainaren 21era arte iraungo duen urtaroan, alegia. Hala ere, negu beteko eguraldiarekin estreinatuko dugu urtaro berria. Euskalmeten arabera, 4-7 gradu izango ditugu gehienez gota eta prezipitazioa ugaria izango da, sarri txingor edo elur modura. Haize indartsuak, gainera, handitu egingo du hotz sentsazioa.
Eguenean ostarte zabalak
Biharko egunari dagokionez, hotzak jarraitu egingo duen arren, atertu egingo duela diote eguraldi adituek. Hori bai, eguenera arte, nekez ikusiko ditugu ostarte ganorazkoak. Eta eguenean eguzkia izango da bai, baina tenperatura baxuenak gauekoak eta goizeko lehen ordukoak zer azpitik ibiliko dira. Gero, egunak aurrera egin ahala apur bat gozatu eta 10-13 graduetaraino iritsiko dira.