Hain justu ere, gaur 12:00etatik bihar 18:00ak arte alerta laranja dago aktibatuta elurrarengatik. Eta ez hori bakarrik, giro benetan kaskarra dago iragarrita: “Trumoi-ekaitzak ere izan daitezke tarteka, eta baliteke kazkabarra ere botatzea; ez da baztertzen ekaitz eremuetan puntualki elur-kota zertxobait gehiago jaistea”; halaxe diote Euskalmeten gaurko.
Bihar beherago
Biharko, berriz, elur maila 100-300 metro artean izango dela diote Euskalmeten, “baina ekaitz guneetan beherago ere zuritu dezake. Eguerdi partean elur-maila 400-600 m ingurura igoko da, baina azken orduetan berriz ere egingo du behera”.
Negu bete-beteko giroa dugu, beraz, udaberrian sartzen garen aste honetan.