Liderraren kontra jokatuko du Sorak bihar, Ezoziko futbol zelaian

Ubane Madera 2018ko mar. 16a, 11:35
Sorqako gorengo mailako taldea. Argazkia: Sora

Bihar hiru eta domekan beste lau partidu dituzte Sorako beste horrenbeste taldek oraingo asteburuan. Gorengo mailako taldeak Eibar izango du aurkari, bihar zapatua, etxean, 17:00etan. Bestela esanda, sailkapen orokorrean liderra den Eibar taldea etorriko da Soraluzera.

49 puntu ditu, hain justu ere, Eibar Urko taldeak, eta 31, berriz, Sorak. Sailkapen orokorrean zortzigarren doa Sorako gorengo mailako taldea.

Infantilak eta jubenilak

Sorako gainontzeko taldeei dagokienez, infantilak izango dira asteburuan jokatzen lehenak; bihar 11:30ean etxean jokatuko dute haiek ere Luberri (Antigua) taldearen kontra. Eta gorengo mailakoen ostean, berriz, jubenilen txanda izango da, Eibarren, Urkiren kontra, 18:15ean Unben.

Domekan, lau partidu

Domekari dagokionez, 10:30ean bi partidu dituzte: benjaminek Azkoitiko Anaitasunaren kontra, etxean. Eta alebinek, berriz, Bergararen kontra, horiek ere etxean.

Lehen mailako benjaminen txanda izango da ondoren, 11:30ean. Haiek Elgoibarren dute hitzordua, 11:50ean, Mintxetan. Eta kadeteek dute asteburuko azkeneko hitzordua: 16:30ean Eibartarrak taldea hartuko dute, etxean.