Soraluzeko ordezkaritza Udaberri Txapelketako finalean

Ubane Madera 2018ko mar. 16a, 09:32
Joseba Etxeberria pareta aldera, paletan.

Dagoeneko finalak jokatzen dabiltza Udaberri Txapelketan, oraingo asteburuan dira azkenak. Eta gaur, barikua, final horietako bat jokatuko dute gomazko paletan bigarren mailan Joseba Etxeberriak eta Asier Fernandezek.

Hain justu ere, Mutrikun jokatuko dute finala Anoetako bikotearen kontra, 21:00etan hasita. Aurkari zailak izango dituzte, aurrez aurre soraluzetarrek. Udaberri Txapelketan zehar lehenago ere aurkari izandakoak dira-eta anoetarrak. Orduko hartan 25-23 irabazi zuten Plazentziakoek partidua, beraz, bi bikoteak pareko samar daude.

Ordubete asko jota

21:00etan hasiko da finala, Mutrikun, esandako moduan. Bi final jokatuko dituzte bertan, hain zuzen ere, baina soraluzetarrena izango da lehen txanda. 25 tantotara dira partiduak. Beraz, 21:30-22:00etarako bukatuta izango da norgehiagoka.

Ia hiru hilabete daramatzate Udaberriko Txapelketa jokatzen. Txapelketa hau urtarrilean hasi zen, eta oraingo asteburuan bukatuko da.