Xabier Rey gogoan

Ubane Madera 2018ko mar. 10a, 11:36
Soraluzen egindako elkarretaratzea. Argazkia: Gotzon Elizburu

Soraluzen ere gogoan izan zuten Xabier Rey Urmeneta Antxo, Cadizen kartzelan zela, ziegan hilda azaldu zen euskal presoa. Elkarretaratze bitartez helarazi zuten euren samina hainbat soraluzetarrek.

Protesta ekimena baliatu zuten, baita ere, gaur egun indarrean dagoen espetxe politika salatzeko. Izan ere, Xabier Rey Urmeneta Puerto III espetxean zeukaten, etxetik, Iruñeatik 1.000 kilometro baino gehiagora, eta lehen graduan zegoen. Etxeratek salatutako moduan, «horrek erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak».