Sorako gorengo mailak Lagun Onak taldearen kontra du hitzordua, haren etxean, Azpeitian, domekan, 17:00etan. Puntutan berdinduta daude bi taldeak sailkapen orokorrean: 7. doa Azpeitiko taldea eta 8., berriz, Soraluzekoa.
Haiek baino lehen, baina, jubenil mailako taldeak du hitzordua: bihar, zapatua, Arrasateko taldearekin kontra, 16:30ean etxean.
Eta domekan, infantilek Intxurre izango dute aurrez aurre, 12:00etan, haien etxean. Eta hitzorduekin bukatzeko, kadeteek, berriz, Eibarren dute partidua, Urkiren kontra, 10:45ean.