Segundoengatik, hirugarren

Ubane Madera 2018ko mar. 6a, 16:11

Ander de Luis beste bi irabazleekin, helmugan. Argazkia: Marco Rascon.

Asturiasen ere podiuma egitea lortu du Ander de Luis korrikalariak. Bigarrenak 34 segundoko aldea aterata, hirugarren helmugaratu zen soraluzetarra 27 Kangas Mountain Speed Trail izeneko lasterketan, 12 kilometrokoan.

“Oso polita izan zen lasterketa. Picos de Europa ingurutik izan zen eta maila altua egon zen; oso lasterketa borrokatua. Lehen laurak egon ginen lasterketa irabazteko puntuan. Batean bata aurreratzen zen, bestean bestea…”, kontatu du Ander de Luis korrikalariak.

Hurrengo, Beasainen

Izan ere, De Luis hirugarren helmugaratu zen, 1:02:51-ko denbora eginda; bigarrenak berari 34 segundoko tartea besterik ez aterata. Eta lehenengoak, berriz, minutu eta bederatzi segundo besterik ez zizkion atera Soraluzeko korrikalariari.

Ander de Luisek atseden hartuko du oraingo asteburuan, eta hurrengo astean Beasainen egingo du korrika, 11 kilometroko lasterketan. Beste soraluzetar bat ere lehiatuko da bertan: Ximun Larrañaga.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.