Soraluzeko ordezkaritza zabala izan da Lilatoian

Ubane Madera 2018ko mar. 4a, 11:58
Soraluzeko emakume taldea Lilatoian. Argazkia: Gorka Zubiaurre.

Lasterketan parte hartzeko dortsalak agortuta zeudela gauzatu du gaur, domeka, 29. Lilatoiak 5 kilometroko ibilbidea, Donostian. Bertan parte hartu duten 6.000 korrikalari pasaren artean Soraluzeko ordezkaritza zabala izan da.

Boulevarrean hasi eta bukatu den Lilatoiak markak hautsi ditu aurten izan dituen 6.051 korrikalarirekin. Eta haien artean bat egin du emakumeen lasterketa horretan Soraluzeko neska talde handi batek.

Batzuk korrikalari zale handiak, beste batzuk ez horrenbesterainokoak, Lilatoian parte hartzea izan dute, edozelan ere, guztiek helburu, ekimenari euren ekarpena egiteko.

Ikusmen gaixotasuna

Itzaletik Argitara leloa izan du aurten ekimenak, izan ere, izen-emate bakoitzetik euro bat bideratuko dute Begisare elkartera, Erretinosi Pigmentarioa ikusmen gaixotasuna duten pertsonekin lan efiten duten elkartera.