Zarauzko Talai Berri txakolindegi inguruan 7,6 kilometroko zirkuitua hasi eta bukatu zuen Ander de Luisek 32 minutu eta 26 segundotan. 40 segundo atera zizkion, hain justu, helmugaratu zen bigarrenari. Eta 100 korrikalariren artean irabazlea izan zen bera.
Txakolina sari
Sari modura, soraluzetarraren pisua txakolin litrotan eman zioten, garaikurrarekin batera. Bestela esanda, 68 litro txakolin irabazi zituen Ander de Luisek. “Nire lagunak oso pozik ipini ziren, niri ez zait-eta txakolina gustatzen”, dio korrikalariak.
Hark kontatutakoaren arabera, mota horretako lasterketa egiten zuen lehen aldia izan zen; “fuerte eta gustura nabil, hala ere, emaitza hori lortzea zaila da, bigarrenari 40 segundo ateratzea, alegia”.
Ander de Luisekin batera, Soraluzetik beste bi lagunek ere parte hartu zuen lasterketan: Joseba Gartziak (16. Sailkatu zen) eta Ximun Larrañagak (45. sailkatu zen).