Zortzi hitzordu ditu Sorak asteburuan

Ubane Madera 2018ko ots. 23a, 18:28
Neska-mutikoak multi-kirolean, joan den asteburuan.

Bihar, zapatua, 10:00etan multi-kirolarekin hasi, eta domekan, Aretxabaletaren kontra jokatzen bukatuko dute Sorako zortzi mailek oraingo asteburuko jarduna. Tartean, eta berriro ere Aretxabaleta aurkari dutela, UDAren kontra jokatuko du gorengo mailako Sorako taldeak, bihar, Aretxabaletan, 17:30ean. 

Zortzigarren doa Sorako gorengo maila sailkapen orokorrean, 28 punturekin, eta 23 punturekin 12. lekuan dagoen Aretxabaletako UDA izango du bihar, zapatua, aurkari Ibarran jokatuko duten partiduan (17:30). Sailkapenean aurrera egin nahi badu, hiru puntu garrantzitsu ditu, bada, jokoan, Sora beste hiru talderekin dago-eta, puntutara berdinduta.

Gorengoek, arratsaldean

Gainontzeko mailei dagokienez, bihar, 10:00etan dute hitzordua alebinek multi-kirolean jarduteko. Debako Amaika Bat-en kontra jokatuko du, berriz, infantil mailako taldeak, 11:30ean, etxean. Eta bihar arratsaldean, gorengo taldeaz aparte, jubenilen taldeak ere izango du partidua, kasu horretan, Elgoibarren, 18:30ean.

Domekari dagokionez, Lagun Onak taldearen kontra jokatuko dute benjaminek; lehen mailako alebinek, berriz, Bergara hartuko dute, 10:00etan eta bigarren mailakoek, Aretxabaleta, 12:10ean. Kadeteek borobilduko dute asteburua, Elgoibarren kontra, 11:45ean.