Faborito modura irten ziren frontoira soraluzetarra eta antzuolarra atzoko finalean, eta emaitzarekin bermatu zuten hori: bakarrik bost tanto egiten laga zieten Amezketako bikoteari. Domina eta garaikur bana eman zieten irabazleei.
Partidu polita
Partidua ikusten izan zen Arkaitz Aranak esandakoaren arabera, «erraz irabazi zuten, baina ikusteko partidu polita izan zen, tanto luzeekin».
Gauzak horrela, bada, alebin mailako Eskolarteko Pilota Txapelketako garaile da Ane Fidalgo Ezenarro soraluzetarra, hori bai, Antzuolako taldearen izenean.